Folksonomiak informazioa sailkatzeko paradigma berri batzuk dira eta internautei era librean etiketak sortzeko aukera ematen die, horrela edukiak kategorizatzen dituztelarik. Beraz, etiketen erabilera kolektibo honek jerarkikoa ez den kategorizazio sistema bat sortzen du. Folksonomiak irekiak, espontaneoak, deskoordinatuak eta anabasak dira. Folksonomiak software sozialetan erabiltzen dira, hala nola, "Delicious", "Flickr", "Tagzania" edo "43 Things"...eta Gmail bezalako beste sailkapen motekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainerako erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera 2 folksonomia ezberdindu daitezke:
-Folksonomia estua: Sistema hauetan erabiltzaile bakoitzak etiketatzen ditu bere edukiak eta beraz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bat "Flickr" da, erabiltzaile bakoitzak norberak igo dituen argazkiak etiketatzen dituelako.
-Folksonomia zabala: Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Beraz, erabiltzaile bakoitzak elementu berari etiketa bat baino gehiago gehitu ahal dio, honekiko informazio gehiago eskainiz. Honen adibide bat "Delicious" da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario