Gure portafolio elektroniko pertsonala sortzeko lehenengo pausua gmail kontu bat sortzea da. Ondoren, blog bat sortu behar dugu gure datu pertsonalekin eta bertan, hain zuzen, kokatuko ditugu gure lanak, argazkiak, bideoak... momentua iristen denean.
Bigarren pauso honen ondoren, gure portafolio elektronikoaren jabeak izango gara. Bertan itxuraren eta edukien hainbat aldaketa egin ahal izango ditugu. Gainera gauza askotarako erabili ahal izango dugu. Adibidez, gure lanak bertan ipini ahalko ditugu, irakasleak ikus ditzan eta kalifikatu ditzan. Bestalde, gune pertsonal bat izateko aukera ematen du, zeinetan gure intereseko gaiak plasmatu ahalko ditugu eta nahi izanez gero, beste erabiltzaileekin elkartrukatu.
Pribatutasuna emateko aukera eskaintzen du, horrela, guk nahi ditugun ikasleek soilik ikusi ahalko dute. Ikaskuntza, ebaluaketa eta lanerako tresna honek helburu ezberdinak izango ditu, hala nola, gutako baikoitzak aldertdi ezberdinetan eta ikasturtean zehar izandako garapena ikusteko gai izango gara, maila elektronikoan hainbat adimen garatu ahalko ditugu...
Bukatzeko, portafolio elektronikoa tresna berri bat denez, kuriositatea eta erabiltzen ikasteko gogoak sortuko ditu ikasle gehienen artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario