Portafolio elektroniko bat aplikazio informatiko bat da, hezkuntzaren esparruan erabiltzen dena eta irakasleentzako baliagarria dena ikasleei nota jartzerako orduan. Izan ere, ikasleak egindako lan guztia ikusteko aukera ematen du.
Esan daiteke prueba edo ebidentzia askoren multzoa dela eta zenbait konpetentzia bete ahal izateko egin behar den lan pertsonala eginda dagoela frogatzeko balio du.
Laburbilduz, hainbat dokumentuen bilduma da, ikasleen garapenaren eta ikasketaren parte dena. Portafolioa, kurrikulum bat baino gehiago da eta bi irizpide jarraituz egiten da:
- Irizpide gehitzailea: zeinaren bidez ikasleak zenbait helburu kualitatibo zein kuantitatibo frogatzen dituen.
- Irizpide formatzailea: honen bidez ikasleak bere autoebaluazioa eta autoikasketa zuzentzen du, bere praktikari buruz hausnarketa eginez eta bere formakuntzarako plan pertsonalak eta helburuak definituz.
Esan dudan bezala, portafolio elektronikoa ikaslearen ikaskuntzaren prozesurako tresna bat da:
-Hausnartzailea: ikaslearen praktikaren eta ikaskuntza prozesuaren analisi kritikoa barne egonik.
- Ebaluagarria: Ikaslearen, irakaslearen eta lagunen bidez.
-Analagoa, errealitatezko praktiketara eta ohiko ikaskuntza prozesuetara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario