lunes, 24 de octubre de 2016

Gaur egungo lizentziak.

Lehenik eta behin gaur egun existitzen diren lizentziei buruz hitz egingo dut:
Símbolo de copyright

Copyright: lizentziarik ezagunena eta erabiliena da eta honen bidez, obra batekin nahi duena egin dezakeen bakarra bere egilea da soilik.
Hurrengoetan erabiltzen da: diskografiak, liburuak, softwaretan, pelikuletan, antzezlanetan...




Copyleft:  Creative Commons lizentziaren antzekoa da, copykeft Creative Commons-en"ama" moduko bat baita. Copyright-en kontrakoa kontsideratu daiteke, izan ere, lizentzia hau daramaten lanekin hainbat gauza egin daitezke (konpartitu, moldatu...).





Image result for creative commons
Creative Commons:  Lehen aipatu dudan moduan Copyleft-en "semea" da eta indar asko du bereziki bloggetan. Copyleft.-ekin duen ezberdintasuna da, Creative Commons-ekin zuk erabaki dezakezula zer babes emango diozun zuren lanari. Horretaz aparte, Creative Commons-en barruan lizentzia mota ezberdinak daude.









Honetaz aparte, aipatu beharra dago Copyright eta bestelako lizentziak ez direla beharrezkoak baina bai gomendagarriak, izan ere, zure lanak seguru egotea eta inork ez kopiatzea bermantzen duzu. Aldiz, lizentzia libreak beharrezkoak dira obra edo lan batean, legeak eskubideen jabeei beren lanen gaineko kontrol osoa eskaintzen baitie.

Amaitzeko beharrezkoa ikusten dut copyright-aren eta patente baten arteko ezberdintasunak zein diren esatea. Alde batetik, Copyright-ak egileen lan originalak babesten ditu eta bestalde, patenteak asmaketak eta aurkikuntzak babesten dituzte.




No hay comentarios:

Publicar un comentario